Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Egunekoak

Claudia Rebeca Lorenzo

subocaabierta

2020ko martxoaren 03tik apirilaren 12ra

Rekalde Aretoak Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988) artistaren erakusketa aurkezten du barriek 2020 programa barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutako batzuen lanak aurkeztuko ditu.

subocaabierta

Argi bat, urdina, urre-kolorekoa

Zelan bilbatzen dira adaxkak?
Maitasuna bilbatzen den eran.

Baina bada honezkero bazegoen zerbait
-Claudia- Zure aho irekia

Eta zintzilik zentzua
Ebron, amaitzen ez delarik
arimatxo adigalkorra
adaxkaz adaxka bilbatzen da

Eta airera entregatuz doa!
Argizaria eskuan
eta distiran ezpaina nola

zure ahoa -esmeralda gorria-

MUGITZEN AL DA DESIRAREN TOKIA?
Marrazki bat egiteko liskartu egiten zara eta beste bat(zu)entzat ilargiargitan
bainatu, asunaren gisan.

Basotik paseatzen nenbilela, Ofeliaren putzua ikusi dut, hutsik, aratz.
Bailara batera iristea, beti, bide barik. Topaketan Coroten txilin-hotsek
Courbeten zuhaitz apurtua leuntzen dute. Itzalaren argitan Berthe Morisot
azaletik kokospera, bere alaba pamela batekin eskuan.

Mugitzen al da desiraren tokia? Hau idazteko geldirik geratzen naiz, sabela
eguzkitan eta danborrek belarraren parean arrada egiten dute. Begiak
berdetik jaiotzen, itzala jarioan, beltz.

Marrazki bat egiteko bainatu egiten zara eta beste baterako liskartu,
gorputzak lekua nahi baitu, eta kanpairen batek urrunean soinua egiten
du. Udaberri-lore, Nartziso, Belar Gaizto. Borrokagatik, iragatean adi,
gehiegizko distirak oreka isila erdiesten du arimaren fintasunez. Kolore
urdinen eskala, ohe-berdea. Moreak goratu, gozotu egiten du eta osagarri
bakar bat baino ez: arrosa-petalozko txinpartatxoak, imajinaren lotura
zurbila: “Loreak eta Ilargia”-ren bertsioa.

Eta beste egun batean, bortitzagoa, zure ametsaren iratzartzeak mutil bat
lotzen du paper batera, betirako. Pailazo-aurpegi zuria jartzen diozu,
gorritasunez blai urez betetzen duzu, Ofelia bere putzuan iraulkatzen den
bezala.

Argizaria olio delako eta zure malkotxoak ur

Lorategi bat egingo duzu.
Zure eskuaren gozamena.
Mugitzen al da desiraren tokia?
Zure gorputza mugitzen den neurrian
eta argiak ihes egiten duen eran.

Kolorea, materia, trazadura
Dena al da edo ia ezer ez?
Bisaia legez, bere txandala
eta hondoa ikono bat bailitzan
URRE-KOLOREKOA
gauez
ZILARRA

Elena Aitzkoa

[ARTISTA]
Claudia Rebeca Lorenzo artista egoiliarra da Bilbon. Ikerketa eta Sormena Masterra egin zuen EHUn (Bilbo) eta arte esperimentaleko Kalostra eskolan (Donostia) eta Paul B. Preciadok zuzendutako MACBAko Ikasketa Independenteen Programan (Bartzelona) parte hartu du. 2019an, artista egoiliarra izan da Tabakaleran (Donostia).

Bere azken erakusketen artean, hauek nabarmendu behar dira: Txukela, Generaciones 2020, La Casa Encendida, Madril; BI, DOS, TWO, Azkuna Zentroa, Bilbo; Perro dormido, IRJ, Logroño; Cabeza frente Cabeza, Salón, Madril; Pliegue, Okela, Bilbo; NETA INU NI, Arizko Dorrea, Basauri; Call 2017, Luis Adelantado Valentzia eta Herlieve, Zitadela, Iruña.


Irudiak