Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Bekak

Aurrekoak

Artista egotaldia Nekatoenean, Domaine L´Abbadie, Frantzia

Rekalde Erakusketa Aretoak S.L. eta CPIE Littoral Basque-k Hendaya-ko NEKATOENEA-Domaine L´Abbadie-n  antolatutako hiru hilabeteko (2011ko iraila, urria eta azaroa) egotaldi programa dela eta, Bizkaian erroldatutako artistentzako beka deialdia egiten dute.

Eskatzaileek honakoak ekarri beharko dituzte:

- Euskarri digitalean egindako dossier bat.(PDF formatuan)
- Eskutitz bat (2 folio gehienez), non norberaren lanaren eta egotaldian parte hartzearen motibazioak azaltzen diren.
- Curriculum artistiko bat.
- NANaren fotokopia.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

Hautagaia, CPIE Littoral Basque eta Rekalde Aretoko ordezkariek osatutako epaimahai baten bitartez aukeratuko da. Bekarekin etxebizitza, estudioa eta mantenu eta produkziorako diru kopuru bat izango da.

Hautatutako artistak hartuko duen zenbatekoak indarrean dagoen zerga erretentzioa jasango du.

Artista hautatua: Zuhar Iruretagoiena

www.cpie.littoral.basque.eu

Irudiak