Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Udako tailerra

2012ko ekainaren 26an, 10:15etan

UDARAKO HAINBAT JOLAS
Ekainak 26, 27 eta 28 / Uztailak 3, 4 eta 5 (hiru saioko bi txanda aukeratzeko)
     10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat
     12:00etik 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat

Uda honetan ondo pasatzeko jolas original eta paregabeak nahi dituzu? Tailer honetan jolas ezberdin pilo bat ezagutuko ditugu eta gureak sortuko ditugu. Apunta zaitez eta hasi dadila jolasa!

Tailerra tradiziozko hainbat jolas ezagutzean datza: partxisa, karta jokoa, trukemea... eta gureak sortzea Vari Caramés-en argazkietan agertzen diren, gai, kolore eta irudiak erabiliz.

1. eguna (ekainak 26 / uztailak 3): Ezagutu eta jolastu.... KATETOEKIN
Erakusketan aurkitu ditzakegun lau argazkitik, lau irudi  sailkatuko ditugu eta hauekin gure kateto jolasa sortuko dugu. Beharrezkoak izango ditugu koloreetako arkatzak, artaziak, kola... Irudi gehien lortzen dituenak irabaziko du!

2. eguna (ekainak 27 / uztailak 4): Ezagutu eta jolastu... PARTXISERA
Partxisa gure neurrira moldatuko dugu. Gure argazkiak eta gure fitxak izango ditu... bota dadoa!

3. eguna (ekainak 28 / uztailak 5): Ezagutu eta jolastu... TRUKEMERA
Rekalde Aretoa jolastokian bihurtuko dugu. Koloreetako zintekin laukiak eta ibilbideak irudikatuko ditugu. Taldeak sortu eta has dadila jolasa.

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurreko izen ematea.

Informazio gehiago eta erretserbak 944068707 zenbakira deituz edo salarekalde@bizkaia.net helbidera idatziz, gaian UDAKO TAILERRA aipatuz.

* Rekalde Aretoko jarduera guztiak dohakoak dira.


Beste ebentuak