Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Dantzaldia 2019

2019ko irailaren 26an, 20:00etan

Rekalde Aretoak La Fundición-ek antolatutako XX. Dantzaldiaren inaugurazioa jasoko du.

Duet Alanda

Duet Alanda lan koreografikoak hainbat etniaren elkarguneez hitz egiten du: elkargune historikoak, lurraldekoak edota estetikoak. Mario Bermúdez Gil eta Catherine Coury erritu-dantzetako mugimenduen ikerketatik abiatu dira –dantza ezagunak zein besterenak– beren lengoaia koreografikoarekin konektatzeko. Elkarrekin sortzen duten atmosfera atenporalean Catherineren sustrai amerikarrak Mariok bere jatorrian (Jaen) dituenekin elkarlotzen dira.

Indarraz eta jariotasunaz markatuta, bikote honen lanak kulunka egiten du tentsioaren eta samurtasunaren artean, anabasaren eta baretasunaren artean. Duet Alanda edozein arima bidaiarik ikusi, sentitu eta ulertu ahal duen obra bat da.

Koreografia: Mario Bermúdez Gil
Zuzendari laguntzailea: Catherine Coury
Dantzariak: Catherine Coury eta Mario Bermúdez Gil

www.dantzaldia.org


Beste ebentuak