Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Artistaren marka

2013ko azaroaren 28an, 19:00etan

"Artistaren marka" edo "zergatik den garrantzitsua gure lana egokiro komunikatzen jakitea" hitzaldi baten izenburua da, eta arteari aplikaturiko komunikazio promozionalaren mundurako sarbide gisako bat da.

Vindio Corro-k hauen moduko galderei erantzun nahi die hitzaldi horren bitartez: Zer da artista baten marka? Aplika al daitezke komunikazioaren teoriak artean? Baliagarri al dira komunikazioaren teoriok artistarentzat? Zer gertatzen da pertsona baten buruan gure komunikazioa zaintzen ez dugunean? Eta ondo egiten dugunean?

Laburbilduz: Zergatik da garrantzitsua gure lana egokiro komunikatzen jakitea?

 
Informazio gehiago jasotzeko, ikus: www.anomalia.es


Beste ebentuak