Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

From A to B

2013ko ekainaren 14an, 18:00etan

Egunak: 2013ko ekainaren 4tik  14ra.
EHU/UPVrekin lankidetzan. Arte Ederretako Fakultatea. Arte eta Teknologia saila.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako  Fakultateko nazionalitate desberdinetako  artistek  funtzio esperimentaleko erakusketa-display hau aurkezten dute Rekalde Aretoan.

From A to B Iñaki Billelabeitia irakasleak tutorizatzen duen laborategiko proiektua da; proiektuan  erakusketa-borondatea ibilbide pedagogiko bihurtzen da artistarentzat eta ikuslearentzat. Erakusteko espazio tradizionala hautsiz  sarrerako Hallean  eta tailer aretoan kokatuta dauden obren arteko elkarrizketa proposatzen da.

Marcos Ramos-en parte hartzeko obraren bidez, ikuslea beste artista batzuek proposatu dituzten obrak berriz bisitatzeko esperientziarantz bideratzen da eta, aldi berean, sorkuntza-prozesuan parte hartzeko gonbita luzatzen zaio. Era berean, artistek euren lankideen lanekiko dituzten esku hartzeen jarraipena gertatzen da, sorkuntzaren prozesua ikuslearen ikuspegitik landuz.

From A to B Rekalde Aretoaren eta EHU/UPVko Arte Ederretako  Fakultatearen arteko lankidetza proposamena da,  erakusketak, komunikazioa eta sorkuntza lanak jendearen artean zabaltzeko eredu berriei buruzko hausnarketa egin nahi duena.
Gaur egungo testuinguruan artea ezagutzeko  parametro berriak ezarri nahi dira, hots, pentsamenduen eta eztabaidaren aberastasuna bilduko dutenak, esperientzia plastiko eta bisualen arloko begiradak erraztuz. Erakusketak egiteko eta  jendearekin komunikatzeko sistemetako aldaketa hauek obra interpretatzeko era berrietara eramaten gaituzte, nolabait sortzailearengan ere eragina dutenak. Ikuslea gero eta protagonistagoa da eta parte hartzaile aktibo izatera irits daiteke. Ikusleak parametro sozial eta  subjektibo batzuen jabeak dira, euren bizitza-esperientziako propioak direnak, eta horiek guztiak funtsezkoak dira  norberaren gertaera artistikoa hautemateko. Obra – ikuslea erlazioa,  publikoa eta pertsonalaren arteko mugak, artistaren begiradaren gaineko ikuslearen soa hausnarketarako irekita dauden gaiak dira eta irudien  komunikazio eta ezagutzaren gaineko eztabaida aberasten dute.


Programa:

MARCOS RAMOS
Ekainaren 4tik 14ra

EWA GLOWACKA + ADRIEN NUTTENS
Ekainak 4, 5 eta 6

ELVIRA BOZGA + MATTěJ FRANK
Ekainak 7, 8, 9 eta 11

IRATI S. INORIZA + RAKEL RUIZ
Ekainak 12, 13 eta 14

Jarduerak:

Meeting points, artisten zuzeneko parte–hartzea:

  • Ekainak 4, 18:00etan
  • Ekainak 7, 18:00etan + Mattěj Frank-en performancea.
  • Ekainak 14, 18:00etan + Proiektu amaiera.

Artista parte hartzaileak:

Marcos Ramos (Salamanca, 1991).
Ewa Glowacka (Gliwice, Polonia, 1988).
Adrien Nuttens (Tournai, Belgika, 1990).
Elvira Bozga (Maramures, Errumania, 1981).
Mattěj Frank (Opava, Txekiar Errepublika, 1989).
Irati S. Inoriza (Balmaseda, Bizkaia, 1992).
Rakel Ruiz (Berango, Bizkaia, 1982).


Programa

Beste ebentuak