Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Bilbao Art District. Arteen Asteburua

2013ko maiatzaren 03an, 19:30etan

Arteen Asteburuan aurkeztuko da Bilbao Art District ekimena Bizkaiko hiriburuan, Bilbo artearen eta kulturaren zirkuituetan ospe handiko nazioarteko erreferente gisa finkatzeko helburuarekin sortu den ekimen batean. Maiatzaren 3an eta 4an, Bilbok kultura eta aisialdi jardueraz betetako egitarau osatu bat izango du adin guztietako pertsonentzat.

Rekalde Aretoak ordutegia luzatzen du 22:30 arte eta bisita iruzkinduak, tailerrak eta RuEmaniak kolektiboaren performancea antolatu ditu.

MAIATZAK 3, OSTIRALA

19:30etan. Bisita iruzkindua Réinventer le monde erakusketari.

21:00etan. RuEmaniak kolektiboaren "La saga de los sucesos III" performancea.

MAIATZAK 4, LARUNBATA

11:00etan. Tailerra Familian. 4 - 11 urte bitartekoentzat heldu bat edo bi lagun dutela.Aldez aurreko izen ematea, plaza murriztuak.

19:30etan. Bisita iruzkindua Réinventer le monde erakusketari.

20:30etan. Ekitaldiari amaiera. Toki-kopuru mugatua.

 

Zer da Bilbao Art District?


Bilbao Art District PDF Liburuxka

Beste ebentuak