Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Lorategiak denboran zehar Tailerra

2011ko ekainaren 01ean, 18:30etan

Egunak: ekainaren 1 eta 2a
Ordutegia: 18:30 -20:00h
Lekua: Rekalde Aretoa (Recalde zumarkalea, 30, Bilbo)

Ikuste-tailer bat gaurko eta betiko lorategiak ezagutzeko

Antolatzailea: Rekalde Aretoa
Proiektugileak:  Genius Loci jardinistas eta Ignacio Goitia
Hizlaria: Iñigo Segurola

Ezin bestekoa aldez aurreko izen ematea:
salarekalde@bizkaia.net
Tel. 94 406 87 07

Doako jarduera

Bilboko III. Hiri-lorategien Txapelketarekin (Bilbao Lorategia 2011) batera egingo da tailerra.

Norentzat
Lorategien alderdi sortzailean interesa duten helduentzat.
Ez da beharrezkoa aurretik lorezaintzari buruzko ezagutzarik izatea.

Helburuak
Lorategiaren arloko sormena gaur egungo arteari buruzko eztabaidan sartzea.
Lorategien balioa aldarrikatzea, leuntasun eta hauskortasun handiko kultur adierazpide gisa.
Lorategiei begiratzen irakastea, haiek hobeto ulertzeko eta haietaz gehiago gozatzeko.

Gaiak
Paradisu pertsonalak:
Lorategien historia orokorraren azterketatik joera garaikideenetara eta erakargarrienetara abiatuko gara, zeinetan lorategiak estetika basati batez janzten baitira, hain zuen, gero eta presentzia handiagoa duen kontzientzia ekologiko batekin bat datorren estetika batez.
Hiri-parkea:
Beharrezko hiri-dotazio gisa, hazten ari diren gure hirietan bizi-kalitatea hobetzeko. Parke publiko moten azterketa bat egingo da

Baliabideak
Ikuste-bisita iruzkindua, lorategi garaikide eta klasikoen proiekzioaren bidez.
Azterketa kritiko-konparatiboko metodoa, honetarako:
-lorategi baten osagaiak identifikatzeko
-lorategiaren eginkizuna ulertzeko
-haren estiloa sailkatzeko
-haren originaltasuna eta sormen-ekarpena ebaluatzeko

Erantzuten saiatuko diren galdera batzuk
Lorategi garaikidea ulertzeko gakoak: lorategi garaikideak eta klasikoak ulertzeko gakoak desberdinak al dira?
Zer ekarpen dakarkio XXI. mendeko lorezaintzak 2000 urteko tradizio europarrari?
Minimalismoak eta geometriak zer egiten dute: berritu ala berpiztu aurreko ideiak?
Zer dira lorategiak: arte-lanak ala dotazio funtzionalak?

Hizlaria
Iñigo Segurola paisajista. 1994. urtetik LUR Paisajistak bere paisajismo estudiotik lagundu du Gipuzkoan eta Euskal Herrian oro har lorategi publiko eta pribatu asko sortzen. Haien artean, Memoriaren Lorategia edo Donostiako Ametzagaina parkekoa. Jardun profesionalez gainera, eskolak ematen ditu, eta Decogarden eta Bricomanía telebista programak aurkeztu eta zuzentzen ditu.


Beste ebentuak