Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

GONBIDATU BEREZIA. Martin Grossmann

2008ko azaroaren 13an, 19:00etan

Saio berri honetako gonbidatua Martin Grossmann izango da: Sao Pauloko Kultura Zentroko zuzendaria, Komunikazio eta Arteen Eskolako irakaslea Sao Pauloko Unibertsitatean, eta koordinatzailea forum iraunkorra: arte-museoak arlo publikoaren eta pribatuaren artean izeneko eztabaidatzeko plataforman. Oraingo honetan, Martin-ek eztabaidatzeko eta elkartzeko plataforma horren barruan izan duen esperientziaren berri emango digu. Forum iraunkorra museo birtual baten modukoa da, Sao Paulo hiriko hainbat kultura-gunetatik dago barreiatuta, eta egungo garaietan –kultura ikuskizun bilakatzen ari den garai honetan– instituzio publikoek betetzen duten eginkizuna aztertzen du.

Brasilgo edota nazioarteko hainbat profesionalekin egindako hitzaldien, mintegien eta batzarren bidez, proiektu horrek ahalegina egin du arte-arloko trukeak sortzeko oso asmo garbi batekin: arian-arian, konparazioko ezagutzaren gune bat eratzen joateko, eta gune hori kulturaz haraindiko ikuspegitik eztabaidatu eta zabaldu ahal izateko.


Beste ebentuak