Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Artista tailerra URTZI URKIXO

2021eko azaroaren 30ean, 17:30etan

Iraupena: 2 ordu

Jarduera honen helburua URTXI URKIXO Erinnerung-Gogoratzen dut erakusketa bisitatzea eta artistaren sormen prozesuetan sakontzea da. Artistaren eskutik ezagutuko ditugu erakusketaren funtsezko kontzeptuak eta ariketa praktiko bat burutuko dugu.

Urtzi Urkixok Rekalde Aretoan aurkeztutako proiektura hurbiltzeko, artistak ikasle-talde bati proposatzen dio sorkuntzako ariketetako batean laguntzea. Jarduera interesgarria izango da artistak obrak sortzeko eta ekoizteko duen prozesua gertutik ezagutu nahi duten pertsona guztientzat, lehen deribatik hasi eta serigrafia-estanpazioko prozesura arte.

Artistak, kamerekin batera, deriba-ariketa bat planteatzen die bertaratutakoei, Guy Debord situazionistaren teorietan oinarrituta:

"Deriban ari den pertsona batek edo batzuek uko egiten diete denbora luze edo laburragoan joan-etorriak egiteko edo beren harreman, lan eta entretenimenduetan jarduteko motibazio normalei, lekuak berak dituen eskaerei eta berari dagozkion topaketei jarraitzeko."

Ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Leku murriztuak.


Beste ebentuak