Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

ECOS 51: Rut Olabarri

2025eko azaroaren 14an, 18:00etan

Maiztasun bat islatzen denean eta berriro entzuten dugunean,oihartzuna deitzen diogu. ECOS erresonantzia-eremu gisa kokatzen da, eta bertatik Ines García artistak hainbat proposamen artistiko plazaratzen ditu, Rekalde Aretoko erakusketa nagusiekin batera. Bibrazio iragankorren eremu bat, interferentzia, difrakzio eta desbiderapenaren bidez kubo zuriaren barruan gertatzen dena anplifikatu eta dilatatu nahi duena.

Saio berri honetan Elssie Ansareo artista gonbidatu dugu Rut Olabarriren Trucada e imperfecta erakusketako lanekin erreberberatzera.

ECOS # 51 saioan Elssie Ansareok, artistak bere erakusketaren barruan eskaintzen digun espazioa bizitzea planteatzen du. Rut Olabarriren obrarekin elkarbizitzeko erakusketaren elementu definitzaile batzuetatik abiatuz: bizipen pertsonala eta brodatua.

Pieza bat brodatzeko elkartuko gara, gure ama zaharren brodatze taldeak gogora ekarriz, ama edo ahizpa nagusiek gidatuta familian brodatzen ikasi zuten amonak, ondoren beren brodatze taldeak osatzeko, hitz egiteko espazioak eta orratzen erritmoak egokitutako istorioak iruteko, denboraren oihal eta harietan zehar sigi-saga eginez.

Proposamenaren arabera, parte-hartzaile bakoitzak brodatuari edo joskintzari buruzko ezagutzak izango ditu.

Beharrezkoa izango da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.



Beste ebentuak