2023ko maiatzaren 03an, 18:00etan
POEMA FISIKOA
Idazteak, hiltzen denaren aurka, bizi dena baieztatzen du. Nolabait, hemen nago esan beharko bagenu bezala. Laborategi honen helburua erraza da: idazketaren aktibazio txikien bidez testu bat idatziko dugu; mekanismo horiek balioko digute gu desblokeatzeko, inspiratzeko, esateko eta desesateko. Gorputza ere aktibatuko dugu, hitz egiteko eta ahozkotasunean parte hartzen duten elementuak deszifratzen ikasteko, paperean bizi dena errealitate eszenikora eramaten saiatuz.